¡Oferta!

Mendebaleko euskara zaharra

El precio original era: €19,00.El precio actual es: €5,70.

SKU: 9788413194721_A Categoría: Etiqueta:

Descripción

Liburu honek Mendebaleko Euskara Zahar deitu izan den egoera linguistikoa edo makrodialektoa du aztergai; hots, X. mendeaz geroztik Euskal Herriko mendebal zabalean (Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaleko zenbait ibarretan) ageri den eremu linguistiko zabala. Gerora, zenbait azpi-zatiketa gertatu ondoren, bertatik sortuak dira lurralde horietan ezagutu ditugun euskalki modernoak. Lanaren helburua Euskal Herriko mendebal zabaleko X.-XV. mendeen arteko zatiketa kronologikoak eta dinamika geolinguistikoak berreraikitzea da. Hain zuzen, Erdi Aroko datu onomastikoak eta XV. mendeaz geroztiko testuetakoak nazioarteko irizpide metodologiko estandarrez aztertuta, ondorioak aurkezten dira Erdi Aroko azken bost mendeetako ezaugarri dialektalen izaeraz, ondoz ondoko geruza kronologikoez, ezaugarrien hedaduraz eta Mendebaleko Euskara Zaharraren lehenengo azpi-zatiketez.

  • Encuadernación Bolsillo
  • Autor/es Zuloaga San Román, Eneko
  • ISBN13 9788413194721
  • ISBN10 8413194725
  • Páginas 358
  • Año de Edición 2022