Kolore baten jabe
El precio original era: €13,30.€3,99El precio actual es: €3,99.
Descripción
Papagaiak berdeak dira. Urrearrainak gorriak dira. Elefanteak urdinak dira. Txerriak arrosak dira. Animalia guztiak dira kolore baten jabe, kameleoiak izan ezik.Leo Lionniren maisutasunak ez dauka su artifizialen beharrik irakurleari jakinarazteko kameleoiaren emozioak egilearenak direla eta animaliatxoaren ziurtasun ezak ere partekatuak direla. ?Kolore baten jabe? obrak transmititzen digu izakien bizitzaren ezaugarri diren bakartasun-zentzua eta, aldi berean, kidetasunarena eta ziklikotasunarena. Bere identitatearen bila dabilen kameleoi baten abentura kontatzen digu, eta azkenean nola ohartzen den garrantzitsuena ez dela kolorez aldatzeari uztea, baizik eta kolorea beste norbaitekin partekatzea. Irudi xume eta funtsezkoak ditu, zeinetan kolorea eta gardentasunak gailentzen diren. Haiekin batera, testu neurtu-neurtu ere bai, aldi berean xaloa eta sakona den album honetan. Istorio honek, egilearen beste guztiek bezala animalia xumeak dituena protagonistatzat, askotariko irakurketa-maila ditu, eta, narrazioaren eraikuntza bikainari esker, gure irakurleak izango dira liburuari galdezka etorriko zaizkionak.
- Autor/es Lionni, Leo
- ISBN13 9788491722663
- ISBN10 8491722661
- Páginas 36
- Año de Edición 2022
- Audiencia Infantil / Juvenil
- Rango Edad de interés, años Desde3





